2017(e)ko iraila 19, asteartea

LAIKA TXAKURRAREN ESPAZIORA BIDAIA

Egun hauetan Laika txakurraz hitz egiten aritu gara gelan.
Unibertsoaren sorreara dela eta, espaziora bidaia egin zuen lehenengo biziduna Laika txakurra izan zela komentatu genuen, eta hainbat informazio ekarri zenuten etxetik.

Jarraian bi gauza dituzue:

- Txakurraren istorioa ipuin modura.
- Mecano taldeak Laikaren omenez sortutako kantua karaoke bertsioan.



UNIBERTSOAREN SORRERA

Hementxe duzue gelan ikusitako unibertsoari buruzko bideoa. Bertan, unibertsoaren sorrera, izarrak, galaxiak, Eguzkia, eguzki-sistema, grabitatea eta planetak azaltzen dira. 
Oraindik ez gara guzti hori ikastera iritsi baina hala ere,
etxean ikus dezakezue eta aurrerago, errepaso moduan ere ongi etorriko zaizue!

2017(e)ko iraila 18, astelehena

IZARREN HAUTSA

Izarren hautsa izeneko gaia hasi 
dugu ikasturte berriarekin batera.
Unibertsoa, galaxiak, izarrak, Lurra... 
horretaz arituko gara gai honetan zehar.
Hasiera emateko, Xabier Leteren Izarren Hautsa 
izeneko abestia entzun eta abestu dugu gelan.
Dakizuen bezala, abesti honen letrak 
5. eta 6. mailako txanelako gai guztien 
izenburuak biltzen ditu bere baitan. 

EUSKARAREN ALDEKO KONPROMISOA


GUK, PIRATA BIHURRIOK, EUSKARAREN ALDEKO HONAKO KONPROMISOA HARTU DUGU, ETA ZIN EGITEN DUGU IKASTURTE OSOAN ZEHAR HORI BETETZEN AHALEGINDUKO GARELA!!


EUSKARA ABORDATZERA!

Hauxe izan da Euskaraz Blai astean landu dugun kanta.
Animatu eta etxean abestu!


EUSKARAZ BLAI !!


EUSKARA ABORDATU!

Hasierako egun huek bereziak izan dira eta pirata bihurtu gara LHko ikasle eta irakasle guztiak.
Euskaran murgildu eta ikasturtea ezinhobeto hasteko hainbat kanta, jolas eta ekintza egin ditugu:
  • Triptikoa
  • Kanta
  • Zapiak eta partxeak egin 2. mailakoekin
  • Pregoia eta kainonazoa
  • Euskararen aldeko konpromisoa
  • Piratak eta lehorrekoak
  • Piraten jolasa
Primeran pasa dugu guztiok, ez da hala??









2017(e)ko iraila 15, ostirala

ONGI ETORRI 5. MAILARA!

Udara pasa da eta bueltatu gara Herri Ametsara!
3. ziklora iritsi gara eta gauza berriak ikasteaz gain, 
esperientzia berriak biziko ditugu ikasturte honetan.
Blog honetan, gelan landutako edukiak eta egiten ditugun jarduera, 
ekintza, irteera eta egun berezien berri emango dugu.

ONGI ETORRIAK 5. MAILARA!